Gizartea -

Nobel Sariak

Narges Mohammadi, 2023ko Bakearen Nobel saria, Giza Eskubideen alde egindako lanagatik

Norvegiako Nobel Batzordeak Mohammadi saritu du, Iranen emakumeen aurkako zapalkuntzarekin amaitzeko egindako borrokagatik eta Giza Eskubideen eta askatasunaren alde egindako lanagatik.

Narges Mohammadi.
Narges Mohammadi.
Narges Mohammadi.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Narges Mohammadi ekintzaile irandarra da 2023ko Bakearen Nobel saria, "Iranen emakumeen zapalkuntzaren aurka egindako borrokagatik eta Giza Eskubideak eta denen askatasuna sustatzeko egindako borrokagatik". Hala iragarri du, ostiral honetan, Nobel saridunaren Norvegiako Batzordeak.

Mohammadi (51 urte) 10 urte eta zortzi hilabeteko espetxe-zigorrera kondenatu zuten Irango agintariek, baita 154 zartako jasotzera ere, "segurtasun nazionalarekin lotutako delituak" egiteagatik. Nazioarteko erakunde humanitarioek aktibismoarekin lotutako kondena gisa salatzen dute.

"Bere borroka ausartak kostu pertsonal handiak izan ditu. Guztira, erregimenak 13 aldiz atxilotu du eta, bost aldiz kondenatu dute, 31 urteko kartzela-zigorra, guztira.  Hitz egiten ari naizen unean, Mohammadi andreak kartzelan jarraitzen du", adierazi du bozeramaileak.

Batzordeak bereziki azpimarratu du iaz, ustez belo islamiarra gaizki jarrita eramateagatik atxilotu eta, poliziaren zaintzapean zela, Masha Amini gaztearen heriotzaren ondoren hasi ziren protestetan egindako lana.   

"Espetxean egonda ere, Mohamadik lan handia egin du protesta horiek indarrik gal ez dezaten", gaineratu du Komiteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nobel sariak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iran bideoak Giza eskubideak albisteak Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna