Gizartea -

Gertakaria

Pertsona batek airera tiro egin du aire-pistola batekin Elgoibarren; ez da inor zauritu

Bi lagun eztabaidan ari ziren, horietako batek arma atera eta tiro egin duenean. Udaltzainak liskarraren tokira bertaratu dira eta pistola kendu diote gizonari.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26 urte inguruko gizon batek airera tiro egin du gaur goizean Elgoibarren (Gipuzkoa) aire-pistola batekin, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Zorionez, ez da inor zauritu.

Bi pertsona eztabaidan ari ziren horietako batek arma atera eta airera tiro egin duenean. Udaltzainak liskarraren tokira bertaratu dira eta pistola kendu diote gizonari.

Jazoera 11:00ak aldera gertatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Elgoibar Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak