Gizartea -
TRAFIKO ISTRIPUA
49 urteko motorzale bat hil da Mendilibarrin, auto baten kontra jota
Istripua larunbat arratsalde honetan gertatu da NA-13-A errepidean. Motorzalea Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, baina azkenean hil egin da, trafiko-istripuak eragindako zauri larriengatik.
EITB MEDIA
49 urteko motor gidari bat hil da larunbat arratsalde honetan, bere motorrak eta auto batek elkar jo ostean, NA-13-A errepidean, Mendilibarri parean.
Istripua 18:00ak aldera gertatu da, eta zauritua Lizarrako Ospitalera eraman dute hasiera batean. Handik, egonkortu ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Azkenean, hil egin da, trafiko-istripuak eragindako zauri larriengatik.
Minutu batzuk geroago, beste istripu bat izan da, Foruzaingoa eta suhiltzaileak lehenengoa artatzen ari zirela. Auto batek Foruzaingoaren ibilgailuarekin talka egin du eta ondoren suhiltzaileen kamioiarekin.
Gidaria, 79 urteko gizonezkoa, harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman dute, arin zaurituta.