Gizartea -

Tutera

Arma zuriz zauritutako gorpu bat aurkitu dute Tuteran

Espainiako Polizia balizko krimen gisa ari da ikertzen kasua. 60 urte inguruko gizon baten gorpua agertu da Tuteran, eta arma zuriz egindako zauriak izan ditzake, nahiz eta kasua sekretupean dagoen.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arma zuriz zauritutako gorpu bat topatu dute Tuteran (Nafarroa) eta Espainiako Polizia ustezko krimen gisa ari da ikertzen kasua.

60 urte inguruko gizon batena da gorpua, eta arma zuriz egindako zauriak izan ditzake, nahiz eta kasua sekretupean dagoen.

Kasuaren iturriek EITB Mediari baieztatu diotenez, gorpua ostegun honetan aurkitu dute, Erriberako hiriburuko herrigunetik kanpoko bide batean. "Indarkeriazko heriotza" izan liteke, "arma zuri batek ebakiren bat egin ziolako", aipatu iturrien arabera. 

Gorpua identifikatu dute dagoeneko, Tuterakoa zen gizona

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak