Gizartea -

Bilbo

Lesioak egotzita Bilboko diskoteka bateko atezainen kontra lau salaketa aurkeztu dituzte, borroka baten ostean

Liskarrak igandeko 06:00ak aldera jazo ziren Rodriguez Arias kalean, Moma dantzalekuaren kanpoaldean. Gazte batzuk elkar joka ari zirela eta, segurtasun langileek esku hartu zuten. Oraingoz ez dute inor atxilotu.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsonak salaketa aurkeztu dute Bilboko dantzaleku bateko atezainen kontra, lesioak egotzita, Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. 

Salaketetako bi Ertzaintzan aurkeztu dituzte, eta beste biak, Udaltzaingoan. Oraingoz ez dute inor atxilotu

Gertakariak igandeko 06:00etan jazo ziren Rodriguez Arias kalean, Moma dantzalekuaren kanpoaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Antza, gazte batzuk elkar jotzen ari zirela eta, dantzalekuko segurtasun langileak borroka geldiarazten saiatu ziren. 

Bilboko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. 

Hasieran batean, gazteetako bat larri zauritu eta ospitalean zegoela jakinarazi bada ere, azken datu hori gezurtatu du Bilboko Udaltzaingoak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Delituak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zer egin Euskadin Gazteak albisteak