Gizartea -

ERASOA

Gizon batek hiru pertsona zauritu ditu labankadaz Parisko tren geltoki batean, eta bat larri dago

Poliziak ikerketa abiatu du gertakariaren inguruko nondik norako guztiak argitzeko. Paris-Lyon geltokian, gorabeherak egon dira tren zerbitzuan.

Erasoa gertatu den lekua, Parisen. Argazkia: EITB
Erasoa gertatu den lekua, Parisen. Argazkia: EITB
Erasoa gertatu den lekua, Parisen. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek gutxienez hiru pertsona zauritu ditu labankadaz Parisko geltoki batean, eta zaurituetako bat larri dago.

Erasoa goizeko zortziak aldera gertatu da, Paris-Lyon geltokiko lurpeko 3. pabiloian.

Parisko Polizia Agintaritzak jakinarazi duenez, erasotzaileak Italiako gidabaimena du, eta atxilotu egin dute. Poliziak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norako guztiak argitzeko.

Erasoaren ondorioz, gorabeherak egon dira Paris-Lyon geltokian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris Delituak argazkiak Frantzia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak