Gizartea -

Sutea

Aparkatuta zeuden bost auto kiskali dira Lasarte-Orian

Edukiontzi batzuetan hasi da sua, eta inguruan aparkatuta zeuden autoetara hedatu dira sugarrak. Sua nola piztu den argitzeko ikerketa hasi dute.

Sutea Lasarte Orian, gaur goizean. @BomberosDonosti
Sutea Lasarte Orian, gaur goizean. @BomberosDonosti
Sutea Lasarte Orian, gaur goizean. @BomberosDonosti

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost ibilgailu kiskali dira ostiral honetan Lasarte-Orian. Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenez, antza denez, 06:15ean piztu da sua Sasoeta auzoko edukiontzi batzuetan, eta horietako hiru oso kaltetuta geratu dira.

Sugarrak inguruan aparkatuta zeuden autoetara zabaldu dira, eta bost auto erabat hondatuta geratu dira. 

Donostiako Suhiltzaileak ez ezik, Ertzaintza eta Udaltzaingoa ere bertaratu dira, eta ikerketa hasi dute sua nola piztu den argitzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Suteak Gizartea Eguneko albisteak Lasarte-Oria Albisteak Suhiltzaileak