Gizartea -

Gertakaria

Ireki dituzte Bilboko metroaren Moyua geltokiko irteerak, sute txiki batengatik itxita egon ostean

Antza, sua piztu da Elkano eta Ercilla kaleetako irteeretako eskilara mekanikoetan, eta ketza handia pilatu da.

Suhiltzaileak geltokian lanean. Argazkia: EITB Media
Suhiltzaileak geltokian lanean.
Bilboko Metroko Moyuako geltokiko sarreretako bat itxi behar izan dute, sute baten ondorioz

0:25

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da gaur goizean Bilboko metroaren Moyua geltokiko irteeretako batean, eta ondorioz, Elkano eta Ercilla kaleetako sarrera/irteera itxi dute. 09:15erako, baina, berriro ireki dute. 

Garrak 07:00ak jo baino minutu batzuk lehenago piztu dira, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Larrialdi protokoloa aktibatu dute, ondorioz. Hainbat suhiltzaile bertaratu dira, eta 07:30erako amatatuta zuten sutea. 

Gertakaria gorabehera, metro zerbitzua ohikoa izan da. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Suteak Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Garraio komuna gaur