Gizartea -

Abisu horia

Zuhaitzak bota eta hiri altzariak txikitu dituzte haize boladek

Erandion eta Basaurin, trenbide pasaguneetako barrerak erori dira. Barakaldon, bestalde, Leroy Merlin saltokiaren fatxada zati bat jausi da.

Leroy Merlinen fatxadaren zati bat bota du haizeak
Leroy Merlinen fatxadaren zati bat bota du haizeak
Haizeak Barakaldoko Megaparkeko Leroy Merlinen fatxadako plaka metaliko zati bat askatu du

0:43

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haizeteak gorabeherak eragin ditu Euskadin. Suhiltzaileek 53 irteera egin dituzte Bizkaian, 34 Araban eta 10 Gipuzkoan, 06:00ak eta 12:00ak bitartean. Adarrak eta zuhaitzak erori dira errepideetara, eta hiri altzariak txikituta agertu dira hainbat tokitan.

Erandion eta Basaurin, trenbide pasaguneetako barrerak erori dira, Bizkaiko Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez.

Barakaldon, bestalde, Leroy Merlin saltokiaren fatxada zati bat jausi da, Megapark merkataritza gunean. Ez da inor zauritu, baina suhiltzaileek bidea itxi behar izan dute, eraikinetik jausitako plaka metalikoak handik kendu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak