Gizartea -

Sua

Hiru pertsona artatu behar izan dituzte Sestaoko etxebizitza eraikin batean piztutako sute batean

Orotara, bederatzi pertsona ebakuatu behar izan dituzte suhiltzaileek. Suhiltzaileek 17:45 aldera itzali dute sutea. 19:30ean, etxetik atera dituzten bizilagunei itzultzeko baimena eman diete.

Sutea Sestaoko (Bizkaia) Kaiku etorbidean. Irudia: EITB
Sutea Sestaoko (Bizkaia) Kaiku etorbidean. Irudia: EITB
Hiru pertsona ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik sute batean, Sestaon

0:32

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi pertsona ebakuatu dituzte etxebizitza eraikin batetik Sestaon, sute baten ondorioz. Kaiku etorbidean piztu da sua, 17:00etan.

Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, sua amatatu egin dute jada, eta batik bat bosgarren solairuan izan du eragina.

Orotara hiru pertsona intoxikatu dira, kea arnasteagatik. Bi adingabe eta emakume bat dira, azken hori egoera larriagoan. Bi adingabeei alta eman diete jada.

Suhiltzaileek 17:45 aldera itzali dute sutea. 19:30ean, etxetik atera dituzten bizilagunei itzultzeko baimena eman diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak