Gizartea -

GERTAKARIA

Gizon bat atxilotu dute beste bati labankada bat emateagatik, Gasteizko dantzaleku batean

Biktima dantzalekuan bertan artatu dute lehenengo, Txagorritxu ospitalera eraman aurretik.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Gasteizen, dantzaleku batean beste bati labankada bat emateagatik.

Goizaldeko bostak aldera izan da gertakaria. Ertzaintzari ohartarazi diote gizonezko batek labankada bat jaso duela sabelaldean dantzaleku batean. Ertzainak bertaratu dira eta ustezko erasotzailea atxilotu dute. Labana bat atzeman diote atxilotuari.

Homizidio saiakera leporatuta eraman dute ertzain-etxera, eta datozen orduetan utziko dute epailearen esku.

Biktima dantzalekuan bertan artatu dute lehenengo, baina Txagorritxu ospitalera eraman dute gero.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak