Gizartea -

Aste Santua

Gutxienez hiru hegaldi bertan behera eta hainbat atzeratuta gaur Bilboko Aireportuan, haize zakarragatik

15:00etatik aurrera egoera gehiago korapilatu daiteke, orduan sartuko baita indarrean haizeari dagokion abisu horia. Izan ere, 100 km/-tik gorako haize boladak espero dira.

Hegazkin bat Bilboko Aireportuan lur hartu nahian. Artxiboko argazkia: EFE
Hegazkin bat Bilboko Aireportuan lur hartu nahian
Hegazkin bat Bilboko Aireportuan lur hartu nahian. Artxiboko argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pariseko hegaldi bat eta Lisboarako beste bi bertan behera utzi dute gaur goizean Bilboko Aireportuan eta beste hainbat atzeratu egin behar dituzte, hegoaldeko haize zakarraren ondorioz. Gainera, gutxienez beste lau hegaldi birprogramatu dituzte (Madril, Frankfurt, Düsseldorf eta Santiago). 

Halaber, 15:00etatik aurrera haizeari dagokion abisu horia aktibatuko da, 100 km/h-tik gorako haize boladak espero baitira. Hortaz, egoera gehiago korapilatu daiteke aireportuetan.

Aste Santua tarteko, 126 hegaldi daude aurreikusita gaur Bilboko Aireportuan. 

Hala ere, hegaldi gehien apirilaren 1erako (161) daude programatuta. Guztira, Guztira, Aste Santurako 1.398 hegaldi —martxoaren 22tik apirilaren 1era—daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino ia 100 gutxiago.

Atzo arratsaldean, berriz, Loiun lurreratzeko asmoa zuten bost hegaldi beste aerodromo batzuetara desbideratu behar izan zituzten haize zakarraren ondorioz. Gainera, Loiutik abiatu behar ziren hiru hegaldi bertan behera geratu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Azken Ordukoak Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak