Gizartea -

Arrazakeria

Ertzaintza Sestao-Majadahonda partidako gertakariak ikertzen ari da, bi salaketa jaso ondoren

Rayo Majadahonda taldeko Cheikh Kane Sarr atezainak salatu du irain arrazistak jaso dituela Las Llanasen, Sestaon, larunbat honetan. Bestalde, Sestaoko zale batek salaketa jarri du Madrilgo taldeko atezainaren aurka, erasoagatik.

Cheikh Kane Sarr atezaina, kanporatuta. Argazkia: EITB MEDIA
Cheikh Kane Sarr atezaina, kanporatuta. Argazkia: EITB MEDIA
Cheikh Kane Sarr atezaina, kanporatuta. Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rayo Majadahonda futbol taldeko Cheikh Kane Sarr atezain senegaldarrak ustezko gorroto delitu batengatik jarritako salaketa ikertzen ari da Ertzaintza; izan ere, irain arrazistak jaso zituen larunbatean Sestao River Club taldearen aurka jokatzen ari zen Lehen Federazioko partidan, Sestaoko (Bizkaia) Las Llanas zelaian.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, pertsona batek Madrilgo taldeko atezainaren aurkako salaketa ere jarri baitu, erasoagatik.

Lehen Federazioko 1. multzoko Sestao River Club-Rayo Majadahonda partida bertan behera geratu zen larunbatean, 87. minutuan, Cheikh Kane Sarr atezain bisitariak irain arrazistak salatu ostean. Irainei eutsi ezinda, bere ate atzeko zaleei aurre egin zien eta epaileak kanporatu egin zuen.

Partidako epaileak egindako aktaren arabera, Sarrek irain arrazistak jaso izana salatu zuen, baina "epaile-taldeko kideek ez zituzten entzun, zelaian zeuden tokiagatik". 

Francisco Garcia Riesgo epaileak bertan behera utzi zuen partida, aipatutako gertakarien ondorioz, bisitarien taldeko futbolariek uko egin baitzioten zelaira itzultzeari. Epaileak ezin izan zuen arrazismoaren aurkako protokoloa abiatu, Madrilgo taldeak jokatzen jarraitzeari uko egin baitzion.

Bestalde, Rayo Majadahonda SAD futbol taldeak "Cheikh Sarr atezainak Las Llanasen jasandako arrazakeria ekintzen aurkako gaitzespen sakona" adierazi du igande honetan komunikatu batean.

"Cheikh Sarrek zale batzuen partetik jaso zituen irain arrazisten aurrean, gure taldeak partidarekin ez jarraitzeko erabakia hartu zuen. Erabaki hau bat dator inolako diskriminazio edo arrazakeria ekintzarik ez onartzeko gure jarrera irmoarekin", adierazi du.

Jokalariaren erreakzioa zein egoeratan gertatu zen kontuan hartu gabe partidatik kanporatu izanarekin erakutsitako "sentsibilitate faltarekiko desadostasuna" eta "kezka sakona" adierazi ostean, bere atezainak eta taldeak egoera "hain desatseginari" aurre egin behar izana deitoratu du Madrilgo taldeak.

Iñaki Achak (Rayo Majadahonda) Sestaoren zelaian bizitako gorabeherak azaldu ditu
Iñaki Achak (Rayo Majadahonda) Sestaoren zelaian bizitako gorabeherak azaldu ditu
Iñaki Achak (Rayo Majadahonda) Sestaoren zelaian bizitako gorabeherak azaldu ditu

1:50

Sestao River Clubek irainen frogak eskatu ditu

Bizkaiko taldeak komunikatu ofizial bat kaleratu du arrazakeria eta indarkeriaren aurkako "erabateko gaitzespena" berretsiz, "eta Kirolaren Legearen protokolo guztiak betetzearen alde". "Ez dugu inolako eraso arrazistarik onartzen. Arrazakeriak ez du lekurik gure erakundean, 100 urte baino gehiagoko ibilbidean erakutsi dugun bezala", gehitu du.

Gai "oso delikatua eta, beraz, landu beharrekoa" dela-eta erantzukizunez eta zorroztasunez jokatzeko deia egin ondoren azpimarratu duenez, "ustezko irain arrazistak frogatzen badira", Sestao River Clubek bere baliabide guztiak jarriko ditu kirol justiziarekin elkarlanean aritzeko eta dagokionaren erantzukizunak argitzeko.

Larunbat gauean bertan Sestao River Clubeko presidenteak EITB Mediari azaldu zionez, arrazakeria ekintza oro gaitzesten du klubak, baina kasu honetan, "klubeko inork ez zuen eraso arrazistarik ikusi edo entzun". Horregatik, frogak eskatu ditu erasoa gaitzetsi aurretik.

Sestao Riverren presidenteak esan du ez zutela ezer entzun eta frogatu egin beharko direla irain arrazistak
Sestao Riverren presidenteak esan du ez zutela ezer entzun eta frogatu egin beharko direla irain arrazistak
Sestao Riverren presidenteak esan du ez zutela ezer entzun eta frogatu egin beharko direla irain arrazistak

0:31
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak Sestao Arrazismoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak