Gizartea -

Eguraldia

Bilboko Aireportuko bi hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu behar izan dituzte haize zakarra tarteko

Bartzelonatik zetorren batek Santanderren hartu behar izan du lur. Gainera, Palma-Bilbo bidaia egin behar zuena Asturiasko Aireportura bideratu dute.

Hegazkin bat Loiun lur hartzen. Artxiboko argazkia: EFE
Hegazkin bat Loiun lur hartzen.
Hegazkin bat Loiun lur hartzen. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Aireportuan lur hartu behar zuten bi hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu behar izan dituzte haize zakarraren ondorioz.

AENAko iturriek jakinarazi dutenez, Bartzelonatik zetorren eta Bilbora 08:15ean heldu behar zen hegazkinak Santanderko Aireportuan hartu du lur. Palma-Bilbo bidaia egiten zuen eta bost minutu geroago lur hartu behar zuen bestea Asturiasko Aireportura bideratu dute azkenean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bizkaia Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak