Gizartea -

Zientzia

Higgs bosoiaren, 'Jainkoaren partikula'ren, aurkitzailea hil da

Peter Higgsek partikula berriaren existentzia iragarri zuen, nahiz eta ez baieztatu ia mende erdi beranduago arte, 2012an, CERNen egindako esperimentuen bidez. Fisikako Nobel Saria jaso zuen 2013an, Francois Englertekin batera egindako lanagatik.

Peter Higgs irakaslea, fisikako Nobel sariduna eta Higgs bosoiaren aurkitzailea. Argazkia: EFE
Peter Higgs irakaslea, fisikako Nobel sariduna eta Higgs bosoiaren aurkitzailea. Argazkia: EFE
Peter Higgs irakaslea, fisikako Nobel sariduna eta Higgs bosoiaren aurkitzailea. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Peter Higgs irakaslea, fisikako Nobel sariduna eta Higgs bosoiaren aurkitzailea, gaur hil da 94 urte zituela.

Higgsek 1964an iragarri zuen  beste partikula bat zegoela, 'Higgsen bosoi partikula' izenekoa, baina haren existentzia ez zen baieztatu ia mende erdi beranduago arte, 2012an, Large Hadron Collider at the European Organization for Nuclear Research (CERN) delakoan egindako esperimentuen bidez.

Edinburghko Unibertsitateko irakasle emeritua zen, eta Fisikako Nobel Saria jaso zuen 2013an Francois Englertekin batera egindako lanagatik.

Edinburghko Unibertsitateak baieztatu du Higgs irakaslearen heriotza. "Apirilaren 8an hil da, lasai, etxean, gaixotasun labur baten ondorioz", jakinarazi dute.

Unibertsitateko zuzendariak, Peter Mathieson irakasleak, adierazi duenez, Higgs "pertsona aparta zen, zientzialari trebatua, eta bere ikusmoldeak eta irudimenak aberastu egin dute inguratzen gaituen munduaren ezagutza". "Bere lan aitzindariak milaka zientzialari motibatu ditu, eta bere ondareak belaunaldiz belaunaldi gehiago inspiratzen jarraituko du", erantsi du.

Hildakoaren familiak "errespetua eta pribatutasuna" eskatu die komunikabideei eta publikoari.

Erresuma Batuko komunitate zientifikoak Higgsen heriotza deitoratu du, eta gizon "liluragarri eta apala" eta "zientzialari bikaina" izan dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eskozia Erresuma Batua Nobel sariak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena