Gizartea -

Sexu-erasoa

83 urteko gizon bat atxilotu dute Tuteran, 5 urteko adingabe bati ukituak egiteagatik

Gainera, aste honetan, Foruzaingoak hamar gizonezko atxilotu ditu emakumeen kontrako delituak egotzita.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak 83 urteko gizon bat atxilotu du Tuteran, 5 urteko adingabe bati sexu-erasoa egitea leporatuta.

Gainera, aste honetan zehar, Poliziak hamar gizon atxilotu ditu emakumeen kontrako delituak egotzita: lau, tratu txarrengatik, Tuteran, Tafallan, Arroitzen eta Erriberrin; hiru, urruntzeko aginduak urratzeagatik, Lizarran, Barañainen eta Muruzabalen; eta beste hiru, sexu-askatasunaren aurkako delituengatik, Iruñean (2) eta Cadreitan.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Tutera Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Haurtzaroa albisteak Sexu erasoak