Gizartea -

NAFARROA

Gizonezko bat hil da Iruñeko etxebizitza batean izan den sutean

Goizaldean piztu da sua Buztintxuri auzoko etxe batean, eta barruan zeuden beste bi pertsona intoxikatu egin dira kea arnasteagatik.

Goizaldean piztu da sua Buztintxuri auzoko etxe batean.
Goizaldean piztu da sua Buztintxuri auzoko etxe batean.
42 urteko gizonezko bat hil da Iruñean bere etxebizitzan izandako sute baten ondorioz

0:23

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da gaur goizaldean Iruñeko Buztintxuri auzoko etxebizitza batean izan den sutean.

Udaltzaingoak baieztatu duenez, hildakoa 42 urteko gizonezko bat da, eta etxebizitza berean zeuden beste bi pertsona intoxikatu egin dira kea arnasteagatik: 26 urteko gizonezko bat eta 19 urteko emakumezko bat.

Espainiako Poliziak bere gain hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura, baina, zantzu guztien arabera, hildakoaren logelan piztu da sua.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak