Gizartea -

Madrid Arena

Madrilgo Halloween festan zauritutako adingabea oso larri dago

20 urteko beste neska bat ere larri dago, baina bere bizitza ez dago arriskuan. Madrilgo Udalak dolu egun ofiziala deitu du gaurko.

Madrilgo Halloween festan hildako neskak. Argazkia: EITB
Madrilgo Halloween festan hildako neskak.
Madrid Arenan hildako neskak gaur erraustu dituzte

01:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Madrid Arena aretoan egindako Halloween festan hildako 18 urteko hiru nesketako bi erraustu egingo dituzte gaur, eta hirugarren biktimari autopsia egingo diote.

Cristina Arce de la Fuenteren (1994an jaioa) gorpua Almudenako hiltegian erraustuko dute, 13:00 aldera, eta arratsaldean Katia Esteban Casiellesen txanda izango da.

Bestalde, Rocio Oña hirugarren hildakoari gaur egingo diote autopsia, gorpua atzo arratsaldean iritsi baitzen auzitegi medikuarenera.

Zaurituak

Bestalde, Halloween festan zauritu zen neska adingabe bat oso larri dago ospitalean, eta 20 urteko beste bat larri dago, baina bere bizitza ez dago arriskuan.

Larrien dagoena anaiak identifikatu du. Egoera kritikoan dago eta arnasteko makina bati esker jarraitzen du bizirik. Burmuina hazita du eta bularra, zanpatuta.

Beste neska gaztea zainketa berezien unitatean dago. Horrek ere zanpatuta du bularra eta anoxiak jo du (oxigeno falta burmuinean); hori dela eta, ezbeharrak arrasto larria utziko diola uste dute.

Udala akusazioa izango da enpresak arduraren bat izanez gero

Ana Botella Madrilgo alkateak iragarri du Udala akusazio partikularra izango dela hiru gazteen heriotza ikertzen ari den epaileak jaia antolatu zuen enpresari arduraren bat egozten badio.

Dolu egun ofiziala

Oraingoz, Poliziaren eta epaileen ikerketa abiatuta, Udalak dolu egun ofiziala deitu du biktimei elkartasuna adierazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea