Gizartea -

Halloween tragikoaren ostean

Madrilek ez du festa handietarako Udaleko instalaziorik alokatuko

"Inoiz gehiago ez dugu asteazkenekoa bezalako ekitaldirik onartuko, ez dugu amore emango, ezta alokatuko ere", esan du Ana Botella Madrileko alkateak, hiru gazte hil ziren festaren harira.

Ana Botella Madrilgo alkatea. EFE
Ana Botella Madrilgo alkatea.
Udaleko instalazioetan festak ospatzea debekatuko du Ana Botellak

03:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Botella Madrileko alkateak esan duenez, Madrileko Udalak ez du "inoiz gehiago" udal-instalaziorik alokatuko, ezta Udaletxeko eraikina ere, festa handiak izateko bertan, besteak beste, asteazkenean izan zen Halloweenena (hiru neska gazte hil ziren, jende-olde bategatik).

Alkatea den bitartean, "inoiz gehiago ez dugu asteazkenekoa bezalako ekitaldirik onartuko, ez dugu amore emango, ezta alokatuko ere", azaldu du Ana Botellak, "bizitza garrantzitsuena delako", Udalenko larrialdiko prentsaurrekoa ematean.

Botellaren hitzetan, "arriskua handiegia" da leku itxi batean "alkohol gehiegi" eta beroa batzen direnean, besteak beste, eta bere interesa madrildarren esku dagoela nabarmendu du, hiria bisitatzen dutenengan eta espainiar guztiengan.

"Neure esku dagoen guztia egingo dut berriro gertatu ez dadin", azpimarratu du.

Mediku taldea egokiena zen galdeginda, Botellak esan du erantzukizuna ekitaldia antolatzen zuen enpresarena zela.

"Indarrean dagoen legediarekin bat jardun dugula uste dut, benetan, eta geure konpromisoa bete dugu", nabarmendu du Madrileko alkateak.

Halaber, tragedia hau dela eta, espainiarren artean eztabaida irekitzea proposatu du, ekitaldi handi hauek hiri handietan ez egiteaz ez ezik leku pribatuetan ere ez egiteko.

"Hausnarketa bat egiteko eta gertatutakoa ez berriro pasatzeko legeak zeintzuk izan beharko luketen jakiteko une egokia da", adierazi du. Ikuskizun publikoetako legea aldatu behar bada, hori administrazioak egin behar duela uste du, esku hartzeko aukera baldin badu, eta ez Madrilgo Udalak.

Pedro Calvo Ekonomia ordezkariak eta "Madrid Espacios"eko presidentek esan duenez, ez dago frogatuta edukiera maximoa pasatu zenik. Halaber, enpresak Udalari 10.600 sarreratik 9.650 saldu zituela jakinarazi zion.

Festa handiak bertan behera, baina ez kontzertuak

Pedro Calvo Madrileko Udaleko Ekonomia, Lan eta Herritarren Partaidetza ordezkariak esan duenez, Udaleko instalazioetan aurreikusitako festa guztiak, urte amaierakoa barne, bertan behera geratu dira, baina kontzertuak egin ahal izango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea