Gizartea -

Zenbaketa bukatu dute

Guztira 16.791 sarrera zenbatu dituzte Madril Arenako zortzi kutxetan

Lokalak, gehienez, 10.600 pertsona har zitzakeen; beraz, nabarmen gainditu zuten Madril Arenako aforoa.

Madril Arenako festako irudia.
Madril Arenako festako irudia.
Madril Arenako festako irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madril Arenatik gertu aurkitutako zortzi kutxetako sarrerak zenbatzen bukatu dute, eta, guztira 16.791 sarrera aurkitu dituzte bertan. Halloween festak, gehienez, 10.600 pertsona har zitzakeen; beraz, nabramen gainditu zuten aforoa. Gau hartan, lau neska hil ziren Madril Arenan.

Joan den ostiralean hasi zenbaketa egiten, eta, kutxen erdiak bakarrik irekita, 9.000 sarrera baino gehiago zenbatu zituzten. Gaur jarraitu dute zeregin horrekin, eta, iturri judizialek jakitera eman dutenez, zortzigarren kutxan 1.938 sarrera aurkitu dituzte, eta, zazpigarrenean, berriz, 1.832. Guztira, beraz, 16.791 sarrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea