Mundua -

Agerraldia

WikiLeaksek milioi bat dokumentu argitaratuko dituela esan du Assangek

Assangek esan du bere lana ez dela “kikilduko”, eta “akosatzaileak” aurrez aurre jartzen jarraituko gaineratu du. Milioi bat dokumentu baino gehiago ditu 2013an argitaratzeko.

Julian Assange WikiLeakseko sortzailea. EFE
Julian Assange
Julian Assange WikiLeakseko sortzailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange WikiLeakseko sortzaileak esan duenez, bere erakundeak 2013an milioi bat dokumentu konfidentzial baino gehiago argitaratuko ditu, "mundu osoko herrialdeekin" zerikusia dutenak izango dira. Assangek hitzaldia Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan eman du, duela sei hilabetetik errefuxiatu den lekuan.

Hacker famatuak 15 minutuko agerraldia egin du, legazio diplomatikoko balkoitik, ehun bat jarraitzaileren eta mundu osoko komunikabideen aurrean. Bigarren agerraldia izan da Suediara estraditatzea ekiditeko eraikuntza horretan errefuxiatu zenetik.

Assangek esan du bere lana ez dela "kikilduko", eta "akosatzaileak" aurrez aurre jartzen jarraituko gaineratu du. Milioi bat dokumentu baino gehiago ditu 2013an argitaratzeko.

Halaber, WikiLeakseko sortzaileak honako hau esan du: "Atea irekita dago, eta beti irekita egon izan da nirekin izapide egokiak erabilita hitz egin nahi duenarentzat edo irtenbide seguru bat ziurtatu nahi izan didanarentzat".

Horren haritik, kazetari ohiak eta 41 urteko australiarrak azaldu duenez, AEBetako Pentagonoak "kriminatzat" hartzen du oraindik bere erakundea eta Australiako Gobernuak "ez ditu ez kazetaritza ez WikiLeaksen argitalpenak babesten", ondorioz, Ekuadorreko enbaxadan jarraitzen du.

"Duela sei hilabete eraikin honetan sartu nintzen. Nire etxea bilakatu zen, nire bulegoa, nire babeslekua. Ekuadorreko Gobernuari eta bertako herritarrei esker. Seguru nago enbaxada honetan, eta, hemendik era seguruan hitz egin ahal dut", azaldu du Assangek, bere "Gabonetako hitzaldian".

 

 

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea