Mundua -

Polizia-operazioa

Poliziak bigarren susmagarria bilatzeko setioa matentzen du

Bostongo atentatuen susmagarriak jatorri txetxeniarreko bi anaia dira: 26 urtekoa tiroketa baten ondoren hil egin da eta 19 urtekoa ihes eginda dago.

Bi susmagarrien irudia, FBIk zabaldutakoa. EFE
Bi susmagarrien irudia, FBIk zabaldutakoa. EFE
Bostongo Polizia etxez etxe bilatzen ari da atentatuko bigarren susmagarria

1:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia etxez etxe bilatzen ari da Watertownen, Bostonetik gertu. Agenteak 19 urteko Dzhokhar Tsarnaev asteleheneko atentatuen ustezko bigarren egilearen bila dabiltza. Bigarren susmagarriak ostegunean ihes egin zuen, Tamerlan anaia hil zuten jazarpenean.

Iheslariak babes hartu duen zonaldeko eremuaren % 60-70 miatu dute talde bereziek, Timothy Alban Massachusettseko Poliziako bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez.

Susmagarria atxilotzeko operazio ikusgarria jarri dute martxan segurtasun indarrek: helikopteroak, talde berezietako ibilgailu blindatuak, ehunka agente eta dozenaka patruila-auto.

Poliziak Watertown hiria hartu du ostiral honetan, Dzhokhar Tsarnaev (maratoiaren atentatuen ustezko bigarren egilea) aurkitzeko asmoz. Izan ere, goizean, tiroketa bat izan da Massachusetteseko Teknologia Institutuan eta, ondorioz, susmagarrietako bat (Tamerlan Tsarnaev) zauritu eta ospitalean hil da gerora. Anaiak (Dzhokhar) ihes egitea lortu du, Poliziak baieztatu duenez. Tiroketaren ondorioz irekitako operaziak Watertown hirira eraman ditu, Boston mendebaldetik 16 bat kilometrora, eta Poliziak etxe bat inguratu du bertan, Dzhokhar harrapatzeko.

Bi anaia txetxeniar

Hainbat informazioren arabera jatorri txetxeniarreko bi anaia dira atentatuaren ustezko egileak: Dzhokhar eta Tamerlan Tsarnaev. 19 eta 26 urteko bi gazte dira eta legez bizi ziren AEBetan.

Tamerlan Tsarnae 26 urteko gaztea da tiroketaren ondorioz hil den susmagarria. Dzhokhar Tsarnaev, 19 urtekoa, berriz, ihes eginda dago. FBIk berak baieztatu du Dzhokhar Tsarnaev dela atentatean bigarren susmagarria.Zenbait informazioren arabera, susmagarriak islamismoarekin lotutako eta Txetxeniaren independentziaren aldeko mezuak zituen bere webgunean.

Polizia Watertownen. EFE

Cambridgen bizi ziren, Massachusetteseko Teknologia Institutua dagoen tokian, alegia. Antza denez, bi anaiek urtebete inguru zeramaten AEBetan bizitzen eta NBCren arabera, litekeena da formakuntza militarra jasota izatea. CNN katearen arabera, hildako susmagarriak lehergailuekin estalita zuen gorputza.

Polizia agente bat hil da tiroketan

Goizaldean Massachusetteseko Teknologia Institutuan izan den tiroketan polizia bat hil da. Horren ondotik polizia-operazio ikusgarri bat jarri dute abian, Watertownen amaitu dena. Jazarpen horretan, lehergailuak jaurtiki dituzte susmagarrien beren ibilgailutik, Poliziak emandako datuen arabera.

Boston eta ingurukoak geldiarazi dituzte

Watertown hiri inguruan segurtasun perimetroa ezarri du FBIk, bigarren susmagarria harrapatzeko. Etxez etxe ari da Polizia gaztearen bila, eta hiria gelditu egin dute. Hala, 380.000 bat herritarrei etxean gelditzeko deia egin diete agintariek.

Watertown Boston efe

Segurtasun indarraka Watertownen. EFE

Ibilgailua

New Yorkerako bidean zen ibilgailu baten pistari jarraitu dio Poliziak, Bostongo atentatuekin zerikusia izan dezakeelakoan, eta hutsik aurkitu dute. Agenteek, hala ere, ez du baieztatu gidaria Dzhokhar Tsarnaev izan daitekeen ala ez.

''Zerbitzu sekretuek ez dute garbi jokatu nire semeekin'

Zerbitzu sekretuek bere semeekin garbi kokatu ez dutela salatu du Anzor Tsarnaev Bostongo atentatuen susmagarrien aitak, haren hitzetan ''fededun musulmanak izateagatik''. Telebistaz izan nuen gertatutakoaren berri. Zergatik hil zuten Tamerlan? Bizirik harrapatu behar zuten'', gaineratu du.

Ruslan Tsarnaev bi gazteen osabak, bestalde, Dzhokhar ikasle ona zela azpimarratu du. ''Medikua izan nahi zuen'', gaineratu du. ''Susmoa dut anaiak eragin txarra izan duela'', adierazi du, eta bere burua agintarien esku jartzera deitu du iloba.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea