Mundua -

Italia

Berlusconik Forza Italia birsortu du PDL alderdia hautsi eta gero

Forza Italia alderdiak Alianza Nazionalarekin bat egin zuen 2009an, eta geroztik Silvio Berlusconik gidatu du alderdia.

Silvio Berlusconi. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiak larunbat honetan jakinarazi duenez, Forza Italia alderdi politikoa birsortuko du; hain zuzen ere, alderdi horrekin sartu zen politikan 1994an.

Askatasunaren Herria alderdiko (PDL) kontseilu nazionalaren bileran batean alderdiaren amaiera iragarri du. Forza Italiak Alianza Nazionalarekin bat egin zuen 2009an, eta geroztik Silvio Berlusconik gidatu du alderdia. Halaber, Forza Italia alderdia birsortuko duela adierazi du.

Bestalde, Silvio Berlusconiren jarraitzaile talde batek alderdia utzi du, Angelino Alfaro buru dutela. Berlusconik atsekabetuta hitz egin du gaur alderdi barruko eszisio horregatik, eta berria hedabideen bitartez jakin duelako.

Dena den, Berlusconik ez du baztertu Alfaroren "Zentroeskuin berria" alderdiarekin koalizio bat egitea.

Berlusconiren hitzaldiaren ondoren, Forza Italia alderdiaren inguruko bozketa egin dute, eta aho batez alderdia birsortzea erabaki dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea