Mundua -

Istiluak

Irakeko armadak erasoa abiatu du, Fallujah eta Ramadi berreskuratzeko

Ramadin dagoeneko lekua hartu dute indar militarrek. Erasoaldian 35 matxinatu eta hainbat zibil hil dituzte.

Irak. Argazkia: EFE
Irak. Argazkia: EFE
Irakeko Armadak oldarraldi handiari ekin dio

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irakeko armadak eta indar aliatuek, Ramadi (Anbar probintziako hiriburua) kontrolpean hartu dute azken orduetan, baina Fallujahn atzera egin dute. Han, Al Kaidako talde islamiarrak indartsu ari dira aurre egiten.

Gauerdian Irakeko armadak erasoaldia abiatu du Ramadin, Siriako mugatik gertu, The Guardian egunkari britiniarrak jakitera eman duenez. Hain zuzen ere, Ramadin istilu gogorrak izan dira gau osoan zehar, eta indar militarrek aurrera egitea lortu dute. Hori da behintzat, The New York Times egunkariak gaur zabaldu duen informazioa.

Erasoaldiotan 35 matxinatu eta hainbat zibil hil dituzte. Bitartean, ISIL Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoak Fallujah kontrolpan du oraindik.

Gobernuaren erantzuna

Dirudienez, Irakeko Gobernua Al Kaidako talde islamiarreko kideei erantzuteko prest dago. Ramadi eta Fallujah menpe izan nahi ditu, hori dela eta, eraso egiteko asmoa erakutsi du Gobernuak.

Bestalde, Armadak ziurtatu du, AEBek abenduan Iraki emandako armak Fallujahra bideratzen ari direla.

Nuri Al Maliki Irakeko lehen ministroak, "terroristak hiritik botatzeko" deia luzatu die Fallujahko biztanleei, Iraqiya telebista kateak iragarri duenez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Estatu islamiarra berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Irak gaur Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?