Mundua -

Bilaketa

Malaysiako hegazkinaren bilaketa 48 ordu 'kritikoetan' dago

Agintariek epe hori adostu dute ondorengo estrategia eztabaidatu aurretik. "Egin otoitz, lanean jarraitu ahal izateko arrastoren bat aurki dezagun", esan du jarduneko Garraio ministroak.

Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malaysia Airlineseko hegazkina aurkitzeko lanak 48 ordu "kritikoetan" sartu dira. Epe hori amaituta, agintariak berriro bilduko dira orain dela sei aste desagertutako hegazkinaren bilaketa-lanen estrategia berria adosteko, Hishammuddin Hussein Malaysiako jarduneko Garraio ministroak jakinarazi duenez.

"Edozer gertatzen dela ere, 48 ordu horiek igarota berriro batzartuko gara eta gure hurrengo erabakia eztabaidatuko dugu. “Munduari eskatzen diot egin dezala otoitz, lanean jarraitu ahal izateko arrastoren bat aurkitu dezagun", esan dio jarduneko ministroak Malaysiako The Star egunkariari.

Une honetan, sei herrialde dabiltza elkarlanean hegazkina bilatzen: Australia, Zeelanda Berria, Estatu Batuak, Japonia, Txina eta Hego Korea. Martxoaren amaieran, Malaysia Airlines konpainiak hiltzat jo zituen Boeing 777-200 ER hegazkinean zihoazen guztiak, eta hala esan zieten senideei.

Hegazkinaren kaxa beltza astebeteko epean aurkitzea espero du Australiak

Australiako agintariek Reuters albiste agentziari helarazi diotenez, atzemandako seinaleak oinarri hartuta, litekeena da 5 eta 7 eguneko epean galdutako hegazkinaren kaxa beltza aurkitzea.

Orain dela astebete, Australiako agintariek esan zuten bazitekeela bilaketa taldeek hartutako seinaleak martxoaren 8an desagertutako MH 370 hegaldiaren kutxa beltzarenak izatea.

Hala ere, onartu zuten kutxa beltzak aurkitzeko denbora agortzen ari zela, gailu horien bateriak gehienez hilabeterako iraupena duelako. Epe hori beteta dago, dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea