Mundua -

Suezia

Suediako justiziak Assangeren aurkako atxilotze agindua mantendu du

Auzitegiak ez ditu aintzat hartu Australiako kazetariaren abokatu defendatzaileen argumentuak. Assange duela bi urte Londreseko Ekuadorreko enbaxadan errefuxiatu zen.

Julian Assange. Artxiboko irudia. EFE
Julian Assange
Julian Assange. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskokolmoko lehen instantziako auzitegi batek Julian Assange WikiLeakseko sortzailaren aurkako kartzelaldi prebentiboa mantentzeko agindua adostu du asteazken honetan, TT albiste agentziak jakitera eman duenez. Assange ustezko lau sexu deliturengatik sartu zuten kartzelan 2010ean.

Auzitegiak ez ditu aintzat hartu Australiako kazetariaren abokatu defendatzaileen argumentuak. Assange duela bi urte Londreseko Ekuadorreko enbaxadan errefuxiatu zen.

Ekuadorrek asilo politikoa eman zion, Suediatik Estatu Batuetara bidaliko zuten beldur. Azken leku horretan epaiketa militar bat egin ziezaioketen WikiLeaks interneteko atariaren bitartez zabaldutako informazio konfidentzialagatik.

Assangeren abokatuek auzitegiaren erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea