Mundua -

Gaza

Su-etena lortzeko saiakerek porrot egin dutela dio onartu du Frantziak

Frantziako Atzerri ministroa larunbat honetan iritsi da Tel Avivera gatazkari irtenbide diplomatikoa ematen saiatzeko. Palestinako presidentea Hamasek erbestean duen buruzagiarekin elkartuko da.

Bi soldadu judu, palestinarren kontrako erasoaldi batean. Irudia: EFE
Bi soldadu judu, palestinarren kontrako erasoaldi batean. Irudia: EFE
Gutxienez 80 haur hil dira Palestinan azken 48 orduetan

1:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazan su-etena lortzeko diplomaziaren saiakerek porrot egin dutela onartu du Laurent Fabius Frantziako Atzerri ministroak Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin bilera egin ostean.

"Su-etena lortzeko egindako saiakerek porrot egin dute", aitortu du du Fabiusek Netanyahurekin eta Avigdor Lieberman Israelgo Atzerri ministroarekin bilera egin ostean, 'Yediot Aharonot' egunkariaren edizio digitalak jakinarazi duenez.

Bilera Israelgo Defentsa Ministerioaren egoitzan egin dute, izan ere, Israelgo Gobernua bertan elkartu da Gazan gertatzen ari dena gertutik jarraitzeko.

Bestalde, Mahmud Abbas Palestinako presidentea Hamasek erbestean duen buruzagiarekin elkartuko da Dohan balizko su-etenaz hitz egiteko.

Gazako desplazatu kopuruak NBEren aurreikuspen okerrenak gainditu ditu

Gazan dagoeneko 50.000tik gora dira desplazatutako palestinarrak, UNRWA Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak azaldu duenez. Halaber, agentzia horrek egindako aurreikuspen guztiak gainditu ditu gatazkak.

Hedabideei bidalitako ohar batean, Chris Gunness UNRWAko bozeramaileak ohartarazi du bi egunetan bikoiztu egin dela desplazatuen kopurua eta gehiago haziko dela. "UNRWAren eskoletan babesa bilatzen ari diren desplazatuen kopurua bikoiztu egin da azken 36 orduotan eta orain 50.000 dira".

Gunnessen esanetan, agentzia oso arduratuta dago gatazkaren gogortasuna tarteko, eta desplazatu guztiei lagundu ahal izateko finantzazio beharra nabarmendu du. "Beren etxeetatik ihes egin behar izan duten horiei ostatu eman diegu. Hala ere, agentzia oso arduratuta dago Israelen erasoa gogortuz gero desplazatuen kopuruak oso azkar egingo baitu gora", azaldu du.

Gazako bizilagunek ez dute UNRWAko eskoletan babesa hartu beste aukerarik. Izan ere, Israelek Gazako eremua setiatuta dauka lurrez eta itsasoz eta Egiptok muga itxita dauka.

330 palestinar hil eta 2.400dik gora zauritu ditu Israelek 12 egunean

Gutxienez 330 palestinar hil ditu Israelek, gehienak zibilak, eta 2.400 zauritu ditu, orain 12 egun Gazaren kontrako erasoaldia hasi zuenetik, bertan diharduten medikuek Efe agentziari jakinarazi diotenez.

Hildakoen kopurua zeharo hasi da ostegun gauean Israelgo Armadak lurreko operazioa abiarazi zuenetik, itsasokoak eta airekoak jarraitzen zuten bitartean.

Lurreko operazioaren lehenengo 24 orduetan 70 palestinar baino gehiago hil dituzte juduek, gehienbat Zerrendatik iparraldean eta hegoaldean dauden auzoetan.

Bart egindako erasoetako batean, Beit Lahia eta Beit Janun auzoetan, Isrelek jaurtitako misil batek zortzi kideko familia oso bat hil du; zortzietatik bi haurrak ziren, eta beste bi nerabeak.

Bestalde, familia bereko hiru kide hil dira gauean Israelek Gaza hegoaldean egindako bonbardaketa batean. Hegoaldeko Jan Yunis herrian lau pertsona hil eta beste bost lagun zauritu ziren atzo, eta Egiptoko mugatik gertu dagoen Rafah herrian, berriz, dozenaka lagun hil ziren beste eraso batean.

Zerrendako biztanleen ia erdia umeak dira, eta horiek dira, hain zuzen, gatazka honen biktima gehientsuenak, 80 haur inguru hil baitira dagoeneko.

Horrez gain, 12 egunez bonbardaketak etengabean entzuteak eragiten duten arazo psikologikoak gehitu behar zaizkie hildako eta zaurituei, zaratak eta izuak ez baitute lo egiten uzten.

Gauez, Israelgo hegazkinek bengalak jaurtitzen dituzte, zarata eginda eta auzoak argituz, lurreko indarrek jardun ahal izateko; bitartean, beste hegazkinek eta gerra ontziek misilak jaurtitzen dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea