Mundua -

Gazaren kontrako erasoaldia

Hamasen mezuak zabaltzea leporatu dio Israelek TVEko berriemaile bati

Yolanda Alvarez "Hamasen mezuen, kopuruen, irudien eta datuen bozgorailu" bihurtu dela salatu du Hamutal Rogel Israelgo enbaxadaren bozeramaileak.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Alvarez TVE telebistako berriemailea "lehen unetik Hamasen mezuen, kopuruen, irudien eta datuen bozgorailu" bihurtu dela salatu du gaur Hamutal Rogel Israelgo enbaxadaren bozeramaileak.

Komunikabide publiko batek bere albistegietan "militantzia eta ekintzaileei tokia ematea onartezina" dela esan du Rogelek Facebook sare sozialean.

"Hiru aste daramatza Gazan, Hamasen arma gordelekuen eta kohete jaurtiketen irudirik hartzeko aukerarik izan ez duela tentuan dagoen inork sinetsi dezake?", galdetu du.

Zentzu horretan, Alvarezek "kronikak bere onetik" atera dituela ohartarazi du Israelgo ordezkariak. Rogelen hitzetan, TVEko kazetariak adjektibo "gehiegi" erabiltzen ditu. Gainera, "Hamasen esanetara, agertokiak aukeratzen ditu, eszenaratzea asko zainduz". "Ekintzaile baten produktuak dira, besterik gabe", kritikatu du.

Zuzenketa

"Esparru pribatuan egindako" adierazpenak direla uste du TVEk; izan ere, Facebook sare sozialean argitaratu ditu. "Iritzi pertsonala plazaratzeko esparrua da Facebook, eta Rogelen gogoeta bat baino ez da", adierazi du korporazioko bozeramaile batek.

TVEko Albistegien Kontseilua, ostera, "haserre" agertu da: "kazetari independente bat isilarazteko eta behartzeko saiakera bat izan da".

Zentzu horretan, RTVEko zuzendaritzak Israelgo enbaxadari zuzenketa bat eskatu beharko liokeela uste du, zuzenean edo Atzerri Ministerioaren bidez. Zuzenketa publikoa izan beharko litzateke, "Israelen ordezkari baten funtsik gabeko akusazio larriak direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Gazako bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Israel Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Kazetariak albisteak Ekialde Hurbileko albisteak Hamas albisteak