Mundua -

Michael Brownen aitak 'isiltasun egun bat' eskatu du hileta egiteko

“Gaurko egunari begira, nire semea ehortzi egiten dugun bitartean, bakea behar dut. Mesedez, isiltasun egun bat har ezazue, gure semea ehortzi ahal izateko. Mesedez", eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ferguson hirian (Misuri) gaur egingo dute Michael Brown 18 urteko gaztearen aldeko hileta. Poliziak orain bi aste hil zuen gazte afroamerikarra.

Michael Brownen aitak gaurkoa “bake eta isiltasun” eguna izatea eskatu du.

“Gaurko egunari begira, nire semea ehortzi egiten dugun bitartean, bakea izan nahi dut. Mesedez, isiltasun egun bat har ezazue, gure semea ehortzi ahal izateko. Mesedez. Eskatzen dudan gauza bakarra da. Eskerrik asko”, esan du.

Saint Louis plazan egin ditu adierazpenak Brownen aitak, Bakearen Jaialdian parte hartu duten 600 pertsonen aurrean.

Al Sharpton apaiza ere Brownen eskaerarekin bat etorri da. “Isiltasuna Michael Brown ehortzi egiten duten arte, hori da hitz garrantzitsua. Ondoren, justizia”, esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak