Mundua -

Aplikazioa

Uber aplikazioa Alemanian erabiltzea debekatu du epaile batek

Plataforma honek taxilarien lana bideratzen du, baina gidariak partikularrak dira, ez profesionalak. Alemaniako taxi-gidarien elkarteak salaketa jarri zuen eta Auzitegiak arrazoia eman die.

Mundu osoan egin dira Uber aplikazioaren kontrako protestak
Mundu osoan egin dira Uber aplikazioaren kontrako protestak
Mundu osoan egin dira Uber aplikazioaren kontrako protestak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uber aplikazioa Alemania osoan erabiltzea debekatu du, behin behinean, Frankfurteko Lurralde Auzitegiko epaile batek. Taxilarien lana bideratzeko balio du aplikazio honek, baina gidariak partikularrak dira, ez profesionalak. Auto partikularretako gidariak eta bezeroak harremanetan jartzen ditu, eta  modu horretan, jendea garraiatzeko erabiltzen da aplikazioa. Nolabait, auto-gidari partikularrek taxi-lanak egiten dituzte.

Aplikazioak hautsak harrotu zituen taxi-gidarien elkarteen artean. Alemaniako taxilarien kooperatibak salaketa jarri zuen Uberren kontra, eta epaileak arrazoia eman die, aplikazioak ez duelako betetzen jendea garraiatzeko Alemaniak ezarrita duen legedia eta ez duelako horretarako lizentziarik.

Ebazpena bete ezean, 250.000 euroko isuna ordaindu beharko dute aplikazioaren arduradunek, eta atxilotze-agindua ere eman dezake epaileak. Uberren jabeek helegitea jarriko dutela iragarri dute, jada.

Dieter Schlenker Alemaniako taxilarien kooperatibako presidenteordea pozik agertu da ebazpenarekin. Uberrek legea urratzen duela, eta, beraz, aplikazioaren erabilera debekatzea albiste ona dela esan du. "Goldman-Sachsen eta Googlen kapitalari esker dago martxan Uber, start-up  bezala eta ekonomia berriaren eredu bezala saldu nahi badute ere", nabarmendu du.

Inolako inbertsiorik egin gabe, ardurarik beregain hartu gabe, kontsumitzaileen eskubideak errespetatu gabe eta legedia urratuta jarri dute martxan aplikazioa, taxi-gidariek salatu dutenez.

Joan den ekainean milaka taxilari atera ziren kalera Europa osoan, aplikazioak "intrusismoa" bultzatzen duela salatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Europar Batasuna Zer ari da gertatzen Europan? Alemania argazkiak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Zer gertatu da gaur Cabify enpresarekin?