Mundua -

Erredakzioa

Israel eta Palestinari 'elkarlana' eskatu die Ban Ki-moonek

Barack Obama AEBko presidenteak ere gaitzetsi egin du atzoko “eraso izugarria”. “Ezinezkoa da zibilen aurkako atentatuak justifikatzea”, adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak gaitzetsi egin du Jerusalemgo sinagoga baten aurka egin zuten erasoa. Erasoan zazpi lagun hil ziren, bi ustezko erasotzaileak, tartean.

Ohar batean, inguru horretako “egoera larriari” heltzeko eskatu die Ban Ki-moonek Israelgo eta Palestinako agintariei. “Egoerak okerrera egin du bat-batean, eta, ondorioz, alde bietako buruzagiek egonkortasuna eta segurtasuna bermatuko duten erabakiak hartu behar dituzte”, adierazi du. NBEko ordezkariak, era berean, txalotu egin du Mahmud Abas Palestinako agintariak erasoa gaitzetsi izana.

Barack Obama AEBko presidenteak ere gaitzetsi du atzoko “eraso izugarria”. “Ezinezkoa da zibilen aurkako atentatuak justifikatzea”, adierazi du ohar baten bidez.

“Tentsioa baretu, indarkeria gaitzetsi eta bakearen bidean ibilbidea bilatzeko elkarlanean aritu behar dira Israel eta Palestina”, azaldu du.

François Hollande Frantziako agintariak ere gaitzetsi du erasoa, eta Ekialde Hurbilean “indarkeria etetea” eskatu die aldeei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea