Mundua -

Botoen % 74,1arekin

Suitzak immigrazioa gehiago mugatzea errefusatu du

Ekimenak herrialde osoan izan du kontrako emaitza. Suitzan bizi diren atzerritarren kopuruaren hazkundean gehienezko ehunekoa ezarri nahi zuen ekimen horrek.

Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suitzako herritarrek errefusatu dute, botoen % 74,1arekin eta kantoi guztietan, immigrazioa gehiago mugatu nahi zuen ekimena. Suitzan bizi diren atzerritarren kopuruaren hazkundean gehienezko ehunekoa ezarri nahi zuen ekimen horrek.

Ecopop elkarteak aurkeztutako ekimenaren balizko helburua, dena den, immigrazioaren hazkundea ingurumena babesteko mantsotzea zen.

Suitzan bizi diren etorkinen kopurua urtetik urtera gehienez % 0,2 igotzea eta kooperazioan erabiltzen den aurrekontuaren gutxienez % 10ª borondatezko familia-planifikazioko proiektuetan inbertitzea Konstituzioan islatzea nahi zuen ekimenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Europa