Mundua -

Epaiketa hasiko da

Bostongo atentatuaren egileari heriotz zigorra ezarri diezaiokete

Atentatu horien ustezko egilea Dzohar Tsarnaiev Dagestango errepublikan jaiotako 21 urteko gaztea da, eta gaur epaimahaia aukeratu eta urtarrilaren 26an jarri dute epaiketa hasteko data.

Gaur hasiko da Bostongo erasoen epaiketa

1:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur arratsaldean hasi da AEBn, Boston hirian, duela ia bi urteko maratoian gertatu zen atentatuaren prozesu judiziala, eta epaimahaia aukeratzeaz gain, urtarrilaren 26rako jarri dute epaiketari hasiera emateko data. Urte horretako apirilean, bonbak leherrarazi zituzten maratoia ikusten ari zirenen erdian eta hiru lagun hil ziren. Horrez gain, 250etik gora lagun zauritu ziren.

Atentatu horien ustezko egilea Dzohar Tsarnaiev Dagestango errepublikan jaiotako 21 urteko gaztea da. Heriotza zigorra ezarri diezaiokete.

Hiru hildako, 260 zauritu eta ikara utzi zuen erasoak Boston hirian, eta oro har Estatu Batuetan, 2001eko irailaren 11ko erasoetatik atentatu garrantzitsuena AEBn.

Kamera grabazioen miaketek bi gazteren  arrastoa eman zuten. Tamerlan eta Dzohar Tsarnaiev anaiena, hain zuzen ere.  Poliziak harrapatu zituenean,  atxilotze unean polizia bat hil zen, baita Tamerlan ere.

Urtarrilaren 26an hasiko da hilabeteak iraun dezakeen epaiketa.  Bostongo epaitegi federal baten epaimahaiko 12 kideak aukeratu dituzte gaur arratsaldean.

Fiskalak heriotza zigorra eskatzen du Dzohar Tsarnaieventzat. Defentsaren buru Judy Clarke abokatua, ohiartzun handiko kasuetan aritua.

700 inguru lekuko dei ditzakete. 12 epaimahaikideek, lehenik zera erabaki beharko dute: Dzohar Tsarnaiev errudun den ala ez; baiezkoa bada, heriotzarekin ordaindu behar duen ala ez erabaki beharko dute.

Massachusetsen 80ko hamarkadan kendu zuten heriotza zigorra. Maratoia apurtu zuen bonba-erasoen auzia, baina, epaitegi federal baten esku dago.

Dzohar Tsarnaiev, Dagestanen jaioa, erdi isolatuta dago atxilotu zutenez gero, Fort Devens base militarrean, Bostoneko iparraldean

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea