Mundua -

Alemania

Mahomaren karikaturak plazaratu zituen egunkari bati eraso diote

‘Hamburger Morgenpost’ egunkariak azaldu duenez, gaur goizaldean eraso egin diete, harrika, eta su-bonba bat jaurtita.

Egunkari alemaniarraren egoitza, Hamburgon. Irudia: EFE
Egunkari alemaniarraren egoitza, Hamburgon. Irudia: EFE
Mahomaren irrimarrak argitaratu zituen Alemaniako egunkari bati erasoa

0:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Charlie Hebdo astekariak argitaratu zituen Mahoma profetaren karikatura berak argitaratu zituen Alemaniako egunkari baten egoitzari eraso egin diote gaur goizaldean. Ondorioz, sute bat piztu da, baina ez da zauriturik izan, Hamburger Morgenpost egunkariak berak jakinarazi duenez.

Hedabidearen arabera, gaur goizaldean, zenbait pertsonak harriak jaurti dituzte eta su-bonba bat jarri dute egunkariaren egoitzan. Sua piztu bada ere, dagoeneko itzali dute suhiltzaileek.

Poliziak egoitzaren inguruan zebiltzan bi gazte atxilotu ditu, jarrera susmagarria zutela iritzita. Oraingoz, ez dute zehaztu zerk eragin duen erasoa, eta ikerketa bat abiarazi dute, gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko. Halere, egunkariak azaldu du erasoa Charlie Hebdo astekariak argitaratu zituen Mahoma profetaren karikatura berak omenaldi moduan argitaratu ostean izan dela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alemania bideoak