Mundua -

Fiskalaren heriotza

Arrasto berriak dituen pasabide bat aurkitu dute Nismanen etxean

Ikertzaileek oin eta hatz marka berriak atzeman dituzte, eta orain norenak diren jakiteko lanean dihardute buru-belarri.

Nismanen etxebizitza, Buenos Airesen. Argazkia: Efe
Nismanen etxebizitza, Buenos Airesen.
Nismanen etxebizitza, Buenos Airesen. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikertzaileek orain arte aurkitu gabeko pasabide bat topatu dute Alberto Nisman fiskalaren etxean, Buenos Airesen. Fiskala astelehenean hil zen, juduen kontrako atentatu bat estaltzeagatik Argentinako Gobernua salatu eta gero.

Ikerketako iturriek DyN albiste-agentziari jakinarazi diotenez, Buenos Aireseko Puerto Madero auzoko eraikinean, Nismanen etxera sartzeko hirugarren sarbide bat aurkitu dute, ate nagusia eta zerbitzuarena ez dena.

Dirudienez, Nismanen etxebizitza eta ondokoa lotzen dituen pasabide bat dago, aire egokituen makinak jartzeko erabilia. Igarobidearen alde bakoitzean metalezko ate bat dago, etxeetan sartu-irtenak egiteko.

Aipatu iturrien arabera, ikertzaileek hatz eta oin markak aurkitu dituzte leku horretan, duela gutxikoak omen dirudite, gainera. Hori horrela, norenak diren jakiteko lanean dihardute buru-belarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea