Mundua -

Grezia

EBZ: 'Greziak zorra ordaindu behar du. Jokoaren arauak dira'

Bruno Coeuré Europako Banku Zentraleko kidearen arabera, Greziak bere zorra ordainduko ez balu, jokabide hori beste herrialdeetara ez litzateke zabalduko.

Ospakizunak, atzo, Grezian, Syrizaren garaipenaren ostean. EFE.
Ospakizunak, atzo, Grezian, Syrizaren garaipenaren ostean. EFE.
Ospakizunak, atzo, Grezian, Syrizaren garaipenaren ostean. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak (EBZ) uste du Greziak bere zorra ordaindu ezean jokabide hori beste herrialdeetara zabaltzeko arriskurik ez dagoela, EBko kide bakoitzak bere egoera propioa eta bereizia duelako. Bruno Coeuré EBZko kideak egin ditu adierazpenok gaur, Europe 1 irrati-katean egin dioten elkarrizketan. Coeuréren hitzetan, Europako Banku Zentralak hartutako neurriek EBko kideei babes handia ematen diete.

Coeuréren aburuz, Greziak bere zorra ordaindu beste aukerarik ez du, Europako jokoaren arauek horretara behartzen dutelako. "Europan ez dago bakoitzak bere bidea bakarrik egiteko lekurik. Denon artean ezarritako arauak errespetatu behar dira", esan du.

Dena den, zorra nola ordaindu behar den eztabaidatu daitekeela esan du Coeurek, eta zorra epeka ordaintzeko aukera ez du baztertu. "Atenasi utzitako dirua Europako Gobernuena da, eta, beraz, Europa osoari dagokio zorra nola ordaindu erabakitzea", gaineratu du.

"Greziak erreformei eustea ezinbestekoa da, Greziako ekonomiak eta greziarrek aurrera egin dezaten", adierazi du.

Syrizak atzoko hauteskundeak irabazi ondoren, "erreformak egiteko beste modu bat" proposatu daitekeela esan du, baina egin egin behar dira, azpimarratu du. Greziaren diru-iturria Europa da oraindik; "beraz, bere kabuz egin nahi badu ibilbidea, zentzu guztietan izan beharko du autonomo", zehaztu du.

Greziak egun duen zorra ez ordaintzeak Alemaniari 60.000 milioi euroko kaltea eta Frantziari 40.000 milioikoa eragingo liekeela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Munduko azken orduko albisteak Greziako berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak EBZri buruzko azken albisteak gaur Europa