Mundua -

Greziako zorra Europan

Berlinek esan du troikak ez duela zertan salbuespenik egin Greziarekin

Hala, Alemaniako Gobernua Junckerren (CE) hitzen kontra azaldu da; Europako Batzordearen presidenteak esan du prest egongo litzatekeela troika desegin eta Greziarentzat konponbide bat bilatzeko.

Troikaren ordezkariak, Grezian. Irudia: EFE
Troikaren ordezkariak, Grezian. Irudia: EFE
Troikaren ordezkariak, Grezian. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Gobernuaren iritzian, ez dago arrazoirik Greziari emandako maileguen gaineko kontroletan aldaketarik egiteko, Atenasek troikaren (Europako Banku Zentrala ?EBZ-, Europako Batzordea eta Nazioarteko Diru Funtsa, NDF) kontra egin gorabehera.

Cristhiane Wirtz Alemaniako Gobernuko bozeramaleordeak emandako prentsaurrekoan Handelsblatt ekonomiari buruzko egunkariak plazaratutako elkarrizketa bat izan du hizpide. Bertan, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak esan du prest egongo litzatekeela troika desegin eta Greziarentzat konponbide bat bilatzeko.

Egunkariaren arabera, Alemaniako Gobernua ere prest egongo litzateke egungo kontrolerako tresnak ?aldatzeko?, esate baterako, troikaren ordezkariek Atenasera bidaiarik ez egitea, herrialdearentzat iraingarriak direla uste baitute greziarrek, baina, beti ere, Greziako Gobernuak zordunekin adostutako baldintzak betetzen baditu.

?Ez dugu arrazoirik ikusten ezarritako mekanismoak ez betetzeko?, esan du berriz ere Witzek.

Bi hilabete akordioa lortzeko

Greziako Gobernua ziur azaldu da Europako kideekin akordio bat lortuko duela datozen bi hilabeteetan, erreskate programa gehiagorik ez luzatzeko, Yannis Dragasakis lehen ministrorde greziarraren esanetan.

Akordiorik lortu ezean, esan du Dragasakisek, maiatzaren 28ra luza zitekeen.

Gobernu greziarreko presidenteordeak ez du baztertu gaia Alexis Tsiprasek eta Jean-Claude Junckerrek datorren asteazkenean egitekoa duten bileran aztertzea.

Nikos Anastasiadis eta Alexis Tsipras, Zipren. Irudia: EFE

Gainera, baztertu egin du akordioa Europako erakundeetan lortzea, hau da, Europako Batzordean, Eurotaldean eta Europako Kontseiluan.

Dragasakisen arabera, akordio ?politiko? horrek zentzugabe egingo luke programa luzatzeko eskatzea eta Europako Banku Zentralak bankuei dirua sartzea baimenduko luke.

Troika ordezkatu beharra

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak berriz ere esan du Zipren egindako aurreneko bisita ofizialean, ?troika (Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala, Nazioarteko Diru Funtsa) ordezkatu beharra? dagoela, Europak ?arnas hartu? behar duelako.

?Uste dut troika ordezkatzeko unea dela, Europak arnasa hartu behar duelako. Troikak kritika handiak jaso ditu, zilegitasunik ez izatearren. Ordezkatzea aurrerapauso handia litzateke Greziaren eta Europaren onerako?, esan du Tsiprasek, Nikos Anastasiadis Zipreko presidentearekin batera egindako prentsaurreko batean.

Tsipras gaur goizean heldu da Ziprera, atzerrira egindako lehen bilera sorta ofizialean. Aspaldiko ohitura da Greziako presidenteek Zipren egitea lehen bisita ofiziala.

Anastasiadis, halaber, bat etorri da Tsiprasekin troika ordezkatu beharra dagoela, ?erreskate egoeran dauden herrialdeentzat gauzarik onena litzateke?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa bideoak Alemania argazkiak Ekonomia albisteak