Mundua -

Libia

Hiru ume eta bi emakume hil dira Egiptok EIren aurka egindako erasoan

Talde jihadistak 21 kristau egiptoar hil ondoren egin du erasoa Egiptoko Armadak. Biktima guztiak Derna, Tripolitik 1.300 kilometrora, hiriko bizilagunak dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bost zibil hil dira gaur, astelehena, Egiptoko Armadak Estatu Islamikoaren Libiako gotorlekuen kontra egindako erasoaldian, Bengaziko Segurtasun Indarren bozeramaile batek adierazi duenez.

Biktimetako hiru haurrak dira eta beste biak emakumeak, eta Tripolitik 1.300 kilometrora dagoen Derna hirikoak dira guztiak.

Egiptoko Armadak gune batzuk bonbardatu ditu goizaldean, atzo talde jihadistak 21 kristau egiptoar hil eta gero.

Armadak ohar batean jakinarazi duenez, "gure herriaren segurtasuna eta egonkortasuna defendatzeko eskubideari jarraituz" egin du erasoa.

Horren arabera, "entrenamenduak egiteko eta armak biltzeko eremuak" izan dituzte jomuga.

"Bonbardatu beharrekoak kontuz aukeratu ditugu" eta operazioan parte hartu duten hegazkinak "modu seguruan heldu dira baseetara", gaineratu dute.

Abdelfatah al Sisi Egiptoko presidenteak 21 kristauen heriotzari "egokien iruditzen zaigun moduan erantzuteko aukera" gordetzen zuela ohartarazi eta gero egin dituzte eraso horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea