Mundua -

Erreskatearen luzapena

Greziak proposatutako erreformen zerrenda onartu du Eurotaldeak

Troikaren oniritzia jaso eta gero, Greziaren konpromisoak aztertu dituzte euroguneko Ekonomia ministroek. Honenbestez, EBZk eta NDFk ere proposamena onartu dute.

Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE
Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE
Atenasko gobernuaren barnean ezadostasuna agertu da

1:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Gobernu berriak proposatutako erreformen zerrenda onartu dute euroguneko Ekonomia ministroek arratsaldean. Ordubete eskaseko bideokonferentzia egin dute. Horrela, otsailaren 28an bukatzen zen erreskatea ekainaren bukaerara luzatuko dute.

?Akordioa beste lau hilabete luzatzeko prozedura nazionalei hasiera ematea adostu dugu?, adierazi du Eurotaldeak adierazpen labur batean.

Erreformen zerrenda ?gehiago garatzea eta handitzea? eskatu diete ministroek Greziako agintariei. Akordioaren markoan Atenasek EBko erakundeekin ?lankidetza estua? mantentzea eta azken azterketa ?azkar eta arrakastarekin? egitea nahi du Eurotaldeak.

Troikaren oniritzia jaso eta gero, Greziaren konpromisoak aztertu dituzte euroguneko Ekonomia ministroek; izan ere, Atenasek erreskatea Europako Banku Zentralarekin, Europako Batzordearekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin negoziatu zuen.

"Abiapuntu onargarria"

Bilera hasi baino lehen, Yannis Varoufakis Greziako Ekonomia ministroak bidalitako testua akordioa lortzeko ?abiapuntu onargarria? zela jakitera eman du Bruselak.

Hala ere, Greziako Gobernuak neurrien zerrenda ?gehiago zehaztu? eta apirilera bitartean erakundeekin ?adostu? beharko duela uste dute, Eurotaldeak agiri batean azaldu duenez.

Eurotaldearen erabakiaren ostean, parlamentu nazionalek erabakia berresteko prozedurekin ?hastea dute?, Valdis Dombrovskis Europako Batzordeko presidenteordeak adierazi duenez.

Adostutako erreformek ?oreka ona? eskaintzen dutela esan du Martin Schulz Europako Parlamentuaren presidenteak.

EBZk eta NDFk ere babesa eman diote

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentearen hitzetan, Atenasek proposatutako neurrien zerrendak ?erreforma arlo ugari jorratzen ditu? eta ?nahikoa osaturik? dago.

Hala ere, ?ordainketa kultura bat ezartzeko azkar lan egitea eta kontrako aldebakarreko ekintzarik aurrera ez eramatea eskatu die? EBZko presidenteak Greziako buruzagi berriei.

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsako (NDF) zuzendariak ere Greziaren proposamena onartu du ?integrala? delako, baina ?zehaztu beharra? dagoela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Greziako albisteak