Mundua -

Elkarrizketak

Berlusconi: 'Zahartxo boteretsuak etortzen ziren nire jaietara'

“Arazo bat izan dut beti: emakumeak nitaz maitemintzen direla. Beti gertatu izan zait hori", esan zion Berlusconik lagun bati 2008. urtean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeak beti maitemintzen direla berarekin, eta neskekin egiten zituen jaietara "zahartxo boteretsuak" joaten zirela esan zion Silvio Berlusconik lagun bati.

Italiako lehen ministro ohiaren telefono-deiak ikertu behar ditu Bariko Auzitegiak, eta Italiako zenbait hedabidek solasaldi horietan Berlusconik esandakoak filtratu dituzte gaur.

2008. eta 2009. urteetako elkarrizketak dira,  Berlusconik Gianpaolo Tarantini enpresaburuarekin izandakoak, hain zuzen ere. Italiako Fiskaltzak prostituzioa bultzatzea egotzi dio Tarantiniri.

2008. urteko irailaren 23an egindako telefono-dei batean, aspaldi ez zituela “bi neska gazte” ikusi esan zion Berlusconik lagunari; kazetari “napolitar bat, oso jatorra eta oso goxoa”, eta “21 urteko beste neska bat, brasildarra”.

Etxean egiten zituen jaietan, gonbidatuen artean “gazte bakarra” Tarantini zela esan zion Italiako lehen ministro ohiak Tarantiniri. “Gainerako guztiak boterea duten zahartxoak dira”, gaineratu zuen.

“Zer da ematen diezuna? Poz-pozik amaitzen dute”, esan zion orduan Tarantinik Berlusconiri.

Berehala erantzun zion Berlusconik: “Arazo bat izan dut beti: emakumeak nitaz maitemintzen direla. Beti gertatu izan zait hori”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea