Mundua -

Hegazkin Istripua, Frantzian

Germanwings, Lufthansaren 'low-cost' filiala

Europan, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean eskaintzen ditu hegaldi merkeak. Espainiako Estatuan gehien hazten ari den aire-konpainietako bat da.

EFE
EFE
Germanwings konpainiak 2002az geroztik egiten ditu hegaldiak

1:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lufthansa konpainiaren kostu baxuko filiala da Germanwings. Alemaniako Kolonia-Bonn aireportuan du egoitza nagusia. Europan, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean eskaintzen ditu hegaldi merkeak. Egun, Espainiako Estatuan gehien hazten ari den aire-konpainietako bat da. Lufthansak azken urteotan Germanwingsen esku utzi du ibilbide labur eta ertaineko ia hegaldi guztiak kudeatzeko lana.

Iaz, Espainiako Estatuan 1,9 milioi pertsonak bidaiatu zuten Germanwings konpainiarekin, AENAk zabaldutako datuen arabera. 2014an, % 67,9 hazi zen aire-linea hori.

Germanwings konpainiakoa zen goizean Frantzian istripua izan duen hegazkina. Alpeen gainetik hegan zihoala, A320 hegazkina radarretatik desagertu da. Istripua izan aurretik, larrialdi-deia egin dute pilotuek, laguntza eske. Bartzelona-Düsseldorf bidea egiten ari zen, barruan 148 pertsona (142 bidaiari eta eskifaiako sei kide) zeramatzala, Frantziako Gobernuak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea