Mundua -

Sirian

AEBko indar militarrek Estatu Islamikoaren agintarietako bat hil dute

AEBko Gobernuak onartutako operazioan, Abu Sayyaf Estatu Islamikoaren liderretako bat hil eta Umm Sayyaf horren emaztea atxilotu dute.

Sirian izandako erasoetako bateko irudia
Sirian izandako erasoetako bateko irudia
Sirian izandako erasoetako bateko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko indar militar bereziek Abu Sayyaf Estatu Islamikoaren buruzagietako bat hil dute Sirian. Etxe Zuriak jakinarazi duenez, gizon hori bilatzeko eta atxilotzeko asmoz AEBko Gobernuak abiatutako operazioan Abu Sayyaf Estatu Islamikoaren liderretako bat hil eta Umm Sayyaf horren emaztea atxilotu dute.

Al Amr izeneko "operazioan Abu Sayyaf hil egin da, AEBko indar armatuen aurka egin ostean". Umm horren emaztea, berriz, atxilotzea lortu dute, eta Irakeko atxiloketa-zentro militar batean dago jada.

Operazio horri esker, gainera, bikote horrek gatibu zuen emakumezko yezidi bat askatu dute. "Ahalik eta lasterren emakume hori familiarekin eramateko asmoa dugu", esan du Bernadette Meehan Etxe Zuriko bozeramaileak.

Atentatu berriak Sirian

Bestalde, gutxienez 48 lagun hil dira, horietako 9 adingabe direla, Idlebeko probintzian, Siriako ipar-mendebaldean, Bachar al Asadeko hegazkinek egindako bonbardaketen ondorioz, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak jakitera eman duenez.

Iturri horren arabera, Kafr Ueideko udalerriaren hainbat zonalderen aurka abiatutako erasoan gutxienez 28 lagun hil dira.

Gainera, beste bonbardaketa bat izan da Saraqebeko udalerriko azoka baten kontra. Horretan, gutxienez 17 zibil hil eta zenbait lagun zauritu dira.

Halaber, beste hiru pertsona hil dituzte Idleb hiriko hainbat auzoren kontra izandako erasoan.

Bestalde, Estatu Islamikoaren 19 jihadista gutxienez hil dira Al Omreko petrolio-gunean, bertan izandako zenbait bonbardaketen ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak Atentatuak albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Iran albisteak Afganistan Pakistan azken ordukoa Siria Estatu Islamikoa Jihadismoa