Mundua -

Al-Qaida

Bin Laden hil zuten etxean topatutako agiriak argitaratu ditu AEBk

Guztira, 103 dokumentu dira. Gehienak familiari idatzitako gutunak dira, baina Al-Qaidako beste buruzagi batzuei idatzitako mezuak ere argitaratu dituzte.

Bin Ladenen dokumentuak
Bin Ladenen dokumentuak
Bin Laden hil zuten etxean aurkitutako dokumentuak argitaratu dituzte

0:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osama Bin Laden Al-Qaidako burua zenaren etxean aurkitutako ehunka dokumentu argitaratu ditu gaur AEBko Gobernuak. Bin Laden AEBko indar bereziek hil zuten 2011n, Pakistanen, eta orduan atzemandako agiri batzuk sekretupean izan ditu AEBko Exekutiboak orain arte.

Inteligentzia Nazionaleko Zuzendariaren Bulegoak (ODNI) agiri batean azaldu duenez, Barack Obama AEBko presidenteak agiriak argitaratzea eskatu du segurtasun nazionalarekin zerikusia duten gaien inguruko “gardentasuna areagotzeko”.

Guztira, 103 dokumentu dira. Gehienak familiari idatzitako gutunak dira, baina Al-Qaidako beste buruzagi batzuei idatzitako mezuak ere argitaratu dituzte.

Gainera, artxibo digital ugari (ingelesez), besteak beste, Noam Chomsky filosofo eta hizkuntzalariaren testuak eta AEBko Gobernuaren dokumentuak aurkitu zituzten Bin Ladenen gotorlekuan, baita bideo-jokoen gidaliburuak ere. Al-Qaidako buruzagi ohia Abbottabadeko (Pakistan) etxe batean hil zuen AEBko Armadak.

Seymour Hersh kazetariaren ikerketa

Bin Ladenen agiri sekretuak argitaratzeko erabakia Seymour Hersh kazetariaren ikerketa bat jakitera eman eta egun batzuetara hartu dute AEBko buruek. Bin Ladenen heriotzaren inguruan Obamak gezurra esan zuela ziurtatu du Hershek ikerketan.

Obamaren hitzetan, 2011ko maiatzaren 1ean AEBko Armadaren indar bereziek egin zuten operazioa aldebakarrekoa eta sekretua izan zen.

Hershek, ostera, Bin Laden Pakistango inteligentzia zerbitzuak (ISI) harrapatu zuela esan du bere ikerketan. Dagoeneko erretiroa hartu duen AEBko inteligentziaren goi-kargudun batek emandako informazioa erabili du kazetariak ondorio horiek ateratzeko. Pakistango inteligentzia zerbitzuak Al-Qaidako buruzagi ohia entregatu behar izan zuela adierazi du Hershek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Barack Obama Jihadismoa Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Asia azken ordukoa Pakistan gaur