Mundua -

Negoziazioak

Tsiprasekin bilera 'konstruktiboa' izan du Junckerrek

“Iraganeko hanka-sartzeak errepikatu gabe”, hartzekodunekin “epe luzera konponbide iraunkor eta bideragarri bat” lortzeko “oso baikor” agertu da Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa.

Jean Claude Juncker eta Alexis Tsipras. Argazkia: EFE
Jean Claude Juncker eta Alexis Tsipras. Argazkia: EFE
Rigan egin den gailurrean Tsiprasek jaso du arreta

1:35

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroarekin bilera ?konstruktiboa? izan du Jean-Claude Juncker Europako Batzordearen presidenteak. Ekialdeko Elkartearen goi-bilera Rigan bukatu eta gero, jarraitu beharreko bidea eztabaidatu dute bi buruzagiek.

?45 minutuko bilera konstruktibo bat izan dute. Aurrerapausoak aztertu eta jarraituko beharreko bidea eztabaidatu dute?, Mina Andreeva Europako Batzordeko bozeramaileak azaldu duenez. Negoziazioen xehetasunik ez du eman Andreevak.

?Bruselako Taldeak Atenasekin elkarrizketak larunbatean eta datorren astean jarraitzea? espero dutela aurreratu du Europako iturri batek. Hasiera batean larunbatean bakarrik biltzea aurreikusita zegoen.

Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala, Nazioarteko Diru Funtsa eta Greziako Gobernuko ordezkarien arteko negoziazioak iragan asteazkenean abiatu ziren Bruselan. Iturriak onartu duenez, aurrerapauso ?txikiak? eman dituzte, baina ?greziarrak baikorregiak dira beti?.

Lan erreforma, pentsioak eta gutxieneko soldata oztopo nagusiak dira Greziaren eta hartzekodunen arteko negoziazioan. Nazioarteko Diru Funtsak ezarritako epea agortzeko astebete eskas falta da. Bigarren erreskateko 7.200 milioi euro askatzeko akordioa behar du Greziak, baina erreformak Eurotaldearekin adostu behar ditu.

Tsipras, ?oso baikor?

?Iraganeko hanka-sartzeak errepikatu gabe?, hartzekodunekin ?epe luzera konponbide iraunkor eta bideragarri bat? lortzeko ?oso baikor? agertu da Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa.

?Hartu-eman oso adeitsua, konstruktiboa izan da?, esan du Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak goizean goi-bilerara heldu denean, osteguneko bilerari erreferentzia eginez.

Akordio batera heldu ahal izateko oraindik ?egiteko asko? dagoela argi utzi du Merkelek goizean, nahiz eta Tsiprasekin ?hartu-eman oso adeitsua eta konstruktiboa izan?.

?Erreformen inguruko informazioa? emateko eskatu dio Francois Hollande Frantziako presidenteak Greziako Gobernuari. Akordioa ?ahalik eta sendoena? izan behar dela erantsi du Hollandek, ?ondorengo elkarrizketak errazteko?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Greziako berriak