Mundua -

Atenas-hartzekodunak

Negoziazioen etenak Greziarekin akordioa lortzeko aukera urruntzen du

Asteburu honetako milagarren desadostasunaren ondoren bi aldeak gehiago aldendu dira. “Bost urteko arpilatzearen ostean hartzekodunek murrizketa berriak eskatzen jarraitzea”, salatu du Tsiprasek.

Gizon bat pankarta batekin Atenaseko Sintagma plazan. Argazkia: EFE
Gizon bat pankarta batekin Atenaseko Sintagma plazan. Argazkia: EFE
Gizon bat pankarta batekin Atenaseko Sintagma plazan. Argazkia: EFE

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zorra ez ordaintzea saihesteko hartzekodunekin akordio bat lortu behar du Atenasek, baina adostasuna urrunago dagoela ematen du. Negoziazioak eten zituzten aldeek igandean, Bruselan. Erreskatearen luzapena amaitzeko bi aste eskas falta dira.

Erakundeetako -Europako Banku Zentrala (EBZ), Europako Batzordea eta Nazioarteko Diru Funtsa (NDF)- eta Greziako Gobernuaren ordezkarien arteko 45 minutuko bilera nahikoa izan zen Atenasek aurkeztutako neurri berriek Brusela asebetetzen ez dutela agerian uzteko.

Aurrekontuetako superabitaren inguruko eztabaida akordio batera heltzeko oztopo nagusia da. Asteburu honetako milagarren desadostasunaren ondoren bi aldeak gehiago aldendu dira.

?Bost urteko arpilatzea?

?Memorandumen (erreskate programa) bitartez bost urte arpilatzen eman dituzte eta komenentzia politikoarengatik bakarrik pentsioen murrizketa berriak eskatzen jarraitzen dute erakundeek?, kritikatu du gaur Alexis Tsipras lehen ministroak agiri batean.

Hartzekodunek ?errealismoarekin bat egin arte pazientziaz? itxarongo duela ziurtatu du Tsiprasek.

Bestalde, hartzekodunek Tsiprasen Exekutiboari egindako proposamena ?funtsezkoa, orekatua eta zentzu ekonomiko guztia? duela berriz esan du Bruselak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Greziako albisteak