Mundua -

Azken orduetan

4.000 etorkin baino gehiago erreskatatu dituzte Siziliako Itsasartean

Afrika eta Italia artean noraezean zeuden 45 ontzietan aurkitu dituzte. Azken hilabeteetan izandako erreskate-operaziorik handienetarikoa izan da.

Afrika eta Italia artean noraezean zeuden 45 ontzietan aurkitu dituzte etorkinak. Argazkia: EiTB
4.400 etorkin erreskatatu dituzte azken orduetan

0:34

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

4.400 etorkin erreskatatu dituzte azken orduetan Siziliako Itsasartean. Afrika eta Italia artean noraezean zeuden 45 ontzietan aurkitu dituzte etorkinak, eta datozen egunetan Italiako portuetara eramango dituzte.

Erreskate-operazioa atzo hasi eta goizealdean amaitu da, eta Italiako Itsas-Armadak, Kostako Kosta-Guardiak, Finantza Guardiak, 'SIem Pîlot' Norvegiako ontziak, 'Le Niamh' irlandarrak, Triton operativo europarrak eta 'Enterprise' britaniarrak parte hartu dute.

Azken hilabeteetan izandako erreskate-operaziorik handienetarikoa izan da. Guztira, 45 ontziei lagundu diete: 22 ontzi, 16 txalupa pneumatika eta 7 gabarra.

Kostaldea Zaintzeko Guardiak azaldu duenez, 1.000 etorkin inguru ontzi norvegiarrean daude; bitartean, bestelako 900 Itsas-Armadak erreskatatu ditu. Kosta-Guardiaren 'Fiorillo' patruila-ontzia, berriz, 580 bat etorkin erreskatatu ditu, eta Finantza Guardiak, ordea, beste 500 etorkin.

Gainerako etorkinen inguruko xehetasunak ez dituzte ezagutzera eman, ezta haien osasun egoeraren inguruko informaziorik. Laster erabakiko da zein portuetara eramango dituzten.

Bestalde, Calabriako portura iritsiko da gaur Mugarik Gabeko Medikuen ontzi bat. Horrek 311 etorkin erreskatatu ditu azken egunetan, tartean, zazpi emakumezko, aste gutxiko haurtxo bat eta gurasorik gabeko 20 adingabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Migrazioa