Mundua -

Merkel-Rajoy bilera

'EBk etorkinen banaketa justua adostu beharko luke', Merkelen arabera

Errefuxiatuak hartzeko akordio justu batera heldu ezean, askok Schengengo Hitzarmena zalantzan jarriko dutela ohartarazi du Alemaniako kantzilerrak.

Angela Merkel eta Mariano Rajoy Berlinen. EFE
Angela Merkel eta Mariano Rajoy Berlinen.
Angela Merkel eta Mariano Rajoy Berlinen. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkelek esan du errefuxiatuen arazoak "luze" joko duela eta, horrenbestez, etorkinak herrialde ezberdinetan hartzeko kuotak modu justu batean erabakitzeko beharra nabarmendu du. Akordiorik lortu ezean, askok Schengengo Ituna zalantzan jarriko dutela ohartarazi du.

Adierazpenok Berlinen egin ditu, Meseberg gazteluan, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin bildu aurretik. Immigrazioaren krisia izan dute hizpide bileran. Bi agintariek agerraldi bateratua egingo dute asteartean, batzarraren ondorioak azaltzeko.

"Errefuxiatuak hartzeko akordio justu bat lortzen ez badugu, Schengengo Ituna eztabaidagai bilakatuko da", adierazi du Alemaniako kantzilerrak.

Ildo horretan, Bigarren Mundu Gerratik inoiz izandako krisi humanitario larrienaren aurrean gaudela eta errefuxiatuen gehiengoak Alemaniari eskatzen diola asiloa nabarmendu du.

Alemaniak eta Frantziak adostutako plana

Bestalde, Merkelek jakinarazi du errefuxiatuak banatzeko kopuruak zehazten dituen plana adostu dutela Alemaniak eta Frantziak. Akordioaren xehetasunak irailaren 14ko bileran azalduko dizkiete gainerako herrialdeei.

Merkelek adierazi du plana oso aurreratuta dagoela eta, kopuruak zehazterakoan, herrialde bakoitzaren biztanleria eta ahalmen ekonomikoa aintzat hartu dituztela.

Horrez gain, krisi larri honi aurre egiteko beste neurri batzuk ere proposatu dituzte, besteak beste, herrialde seguruen zerrenda eguneratzea eta ahalegin diplomatikoak indartzea, zenbait naziotan egonkortasuna bultzatu eta, ondorioz, Siriakoa bezalako gatazkak ekiditeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Mariano Rajoy Albisteak migrazioa gaur Angela Merkel bideoak