Mundua -

Immigrazio krisia

Espainiak 2.739 errefuxiatu hartuko ditu, krisiari aurre egiteko

Mariano Rajoyren eta Angela Merkelen ustez, Europar Batasunak asilo eta errefuxiatu politika bateratua izan behar du.

EFE.
EFE.

Erredakzioa | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak iragarri duenez, Espainiak 2.739 errefuxiatu hartuko ditu, Europako mugetan eta Europar Batasuneko hainbat herrialdetan sortzen ari den krisi humanitarioari aurre egiteko, baina EBko beste herrialdeek ere zenbait neurri hartzen baldin badituzte egingo du. Europako Batzordeak Espainiak 5.800 errefuxiatu hartzeko eskatu zuen; guztira, 40.000 pertsonek asiloa eskatu gura dute Europan.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin egin duen bileraren osteko prentsaurrekoan eman du Rajoyk horren berri. Europar Batasunaren asilo eta errefuxiatu politika bateratu bati buruz hitz egin dute bertan.

'Europako Batzordeak eskaera konkretu bat egin zuen, eta, negoziatu ostean, Espainiak 2.739 errefuxiatu hartzea erabaki dugu', Mariano Rajoyren hitzetan. 'Gaiaren inguruan berriro hitz egiteko prest gaude, baina Batzordeak neurri konkretuak hartu behar ditu'.

 

Kopuru hori handitu daitekeen galdetuta, Rajoyk onartu egin du hori handitzeko aukera, baina, hori egiteko, Grezian eta Italian errefuxiatuentzako harrera zentroak sortu beharko lituzkete, horren hitzetan. Zentroetan, asilo eskubidea duten pertsonak eta arrazoi ekonomikoengatik heldu direnak taldekatu beharko lirateke.

Mariano Rajoyren aburuz, Europako herrialde bakoitzaren egoera aztertu beharra dago, adibidez, bakoitzaren BPGa eta langabezia kontuan izanda. Baina baita, mugak zaintzeko egin duten esfortzu ekonomikoa, eta aurretik hartu dituzten immigrante eta errefuxiatu kopurua ere.

Beste alde batetik, Batzordeari eskatu dio, 'ahalik eta arinen zehaztu dezala zeintzuk diren herrialde seguruak eta zeintzuk ez, asiloa kudeatzen joateko'.

Angela Merkel

Angela Merkel Alemaniako Kantzilerra pozik agertu da Espainiak Europan asiloa eskatu duten 40.000 pertsonen kopuru jakin bat hartuko dituela jakin duenean.

Siriako egoerari dagokionez, Merkelek diplomazia bide guztiak zabalik mantendu behar direla esan du, 'ahalik eta arinen guda zibilarekin bukatzeko'. Eta Libiako egoerari dagokionez, 'Estatu berri bat sortzean' bideratu behar dira esfortzu guztiak, Merkelen esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy berriak Migrazioa Angela Merkel