Mundua -

Bidaia Kuba eta AEB-ra

Aita santuak kubatarrak adiskidetzearen alde egin du otoitz

“Adiskidetzearen Ama! Bildu munduan sakabanatuta dagoen zure herria!”, adierazi zuen Frantziskok Kobrearen Karitateko Ama Birjinaren egurrezko irudiaren aurrean.

Frantzisko aita santua Kuban. Argazkia: EFE
Frantzisko aita santua Kuban. Argazkia: EFE
Frantzisko aita santua Kuban. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kubatarrak adiskidetzearen alde egin du otoitz Frantzisko aita santuak astelehenean. Kubako zaindariaren aurrean egin du eskaria aita santuak. AEBrekin harreman diplomatikoak berreskuratu ondoren, aldaketa sakonak gertatzen ari dira Kuban.

Fidel Castrok zuzendutako iraultzak 1959an boterea lortu zuenetik, bi milioi kubatarrek utzi dute uhartea, kalkuluen arabera. Egun, 1,3 milioi kubatar Kubatik kanpo bizi dira, erbestean, Ameriketako Estatu Batuetan gehienak.

?Adiskidetzearen ama! Bildu munduan sakabanatuta dagoen zure herria!?, adierazi zuen aita santuak Kobrearen Karitateko Ama Birjinaren egurrezko irudiaren aurrean, Santiagotik 20 bat kilometrora dagoen eliza txiki batean, Kuba ekialdean.

Kubako bisita larunbat arratsaldean hasi zuen Frantziskok. Politika-gaietan, zuhurtziaz jokatu du pontifizeak orain arte, eta ez du adierazpen polemikorik egin, baina ideologiak alde batera utzi eta boterearen xarma saihesteko eskatu dio Kubari.

Habanan bi gau igaro ditu aita santuak. Meza jendetsua eman du Iraultzaren Plazan, eta Fidel Castro Kubako buruzagi historikoarekin bildu da; Raul Castro presidenteak eta aita santuak opariak eman dizkiote elkarri. Horrez gain, gazteekin eta erlijiosoekin ere bildu da.

Bidaia AEBra

Astearte honetan, Santiagon beste meza bat eman ondoren, aita santua AEBra abiatuko da, bost eguneko osteratxoa egiteko bertan. Barack Obama presidentearekin bilduko da Washingtonen, eta, ondoren, hitzaldia emango du Kongresuan. Gainera, Junipero Serra Espainiako apaiz frantziskotarra kanonizatuko du.

Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiaren aurrean hitz egin eta Madison Square Gardenen meza emango du. Gero, Filadelfian, sermoia emango du, espetxe bat bisitatuko du eta etorkinekin bilduko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aita santua Kubako albisteak gaur