Mundua -

Egipton eroritako hegazkina

Egipton eroritako hegazkina airean lehertu zela baieztatu du Errusiak

Dena den, Errusiako Abiazio Batzordeak ziurtatu du 'goizegi' dela ondorioak ateratzeko.

Larunbatean Egiptoko Sinai penintsulan eroritako hegazkin errusiarra. Argazkia: EiTB
Larunbatean Egiptoko Sinai penintsulan eroritako hegazkin errusiarra. Argazkia: EiTB
Airbusa sutan erori da lekukoen esanetan

1:28

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean Egiptoko Sinai penintsulan eroritako hegazkin errusiarra airean lehertu zela baieztatu dute Errusiako agintariek, lehen ikerketak aintzat hartuta.

"Suntsiketa airean gertatu zen eta hegazkin zatiak 20 kilometro koadroko zabaleran sakabanatu ziren", adierazi du Víctor Sorochenko Errusiako Abiazio Batzordeko zuzendari exekutiboak ezbeharraren tokira egindako bisitan.

Dena den, ziurtatu du "goizegi" dela tragediaren zergatien inguruko ondorioak ateratzeko.

Istripuaren lekukoen esanetan, Kogalimavia (Metrojet) Errusiako hegazkin konpainiako hegazkina sutan zegoen lurraren kontra jo aurretik.

Bestalde, Errusiako zein Egiptoko agintariek baztertu egin dute atentatu terroristaren aukera.

Halaber, bi herrialdeetako teknikariak kutxa beltzak ikertzen hasiak dira dagoeneko; izan ere, Errusiako Garraio ministroaren arabera, "kalte txikiak" pairatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusia berriak Hegazkin istripuak Eguneko albisteak Egipto Ekialde Hurbileko albisteak